Santamasak 2011 erakusleiho lehiaketaren irabazleak:Buart, Traskilon eta Altuna
2011/12/22
Abenduaren 21, arratsaldeko 18:15etan Santamasak 2011 erakusleiho lehiaketaren sariak banatu dira
Aurtengo Santamas Erakusleiho lehiaketaren hiru sarituak hauek izan dira:
1. Saria: Buart Loradenda
2. Saria: Traskilon
3. Saria: Altuna lurrin-denda
Irabazleek plakaz gain, 300€, 250€ eta 200€ (azken hau Ibai-Artek emana) jaso dituzte saritzat hurrenez hurren. Sari banaketan Inazio Azkarragaurizar Larrea alkateak, Kepa Urteaga Kultura zinegotziak, Joxerra Askasibar zinegotziak, Jon Garai Kultura teknikariak eta Garbiñe Saenz de Gordoak Ibai-Arteren ordezkariak hartu dute parte.


