Hemen zaude:

UDABERRI-UDAKO STOCK AZOKA ARRASATEN!!

2014/08/31

Ibai-Artek antolatzen duen udaberri-udako stock azoka Irailaren 6an ospatuko da etengabeko ordutegi handituarekin, goizeko 10:00etatik 20:30ak bitartean.

Merkemerkaua badator!!

Merkemerkauaren hamabigarren edizio honetan, saltokiak kalera aterako dira berriz ere denboraldiko produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (maala, olarte, otalora lizentziaduna, garibai etorbidea, biteri etorbidea, zerkaosteta, erdiko kale,...kaleetan) edo karpa-guneak osatuz. Saltoki aurrean jarri ezin direnak edo erdigunetik urrun daudenak Biteri plazan edo Olarte Kalean kokatuko dira.

Stock azokan parte hartuko duten 36 parte hartzaileak hauek izango dira:

Arkupe aholkularitza

Artz
BC
Beinke 

Bitxori ile-apaindegia
Elkoro Bisuteria
Garraxi
Gili-Gili
Haurtxoa
Itxaso
Josle
Kapikua
Kili-Kolo
Korrikan trail
LE&PA
Lilura
Loramendi (Garibai)
Loramendi (Maiatzaren Bata Plaza)
Lore
Luko
Mabel
Markiegi
Merche
Nothing Without
Oskarbi
PCNet-Ekobai
Pissa
Resusta Karrikiri
Sikol
Tamayo
Troko
Ttikitto
Txuntxurunberde
Txuri-Beltz
UME
Zubia oinetakoak

 

Azokan, Arrasatearrek eta bisitari-turistek deskontu handiez gozatu ahal izango dute emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan, etxeko dekorazioan …

 

Eguneko programazioa honakoa da:

10:00 Azokaren irekiera

11:00-13:00 Sanbamaña Batukada

17:30-19:00 Buruhandiak. Erraldoi eta Kilikien konpartsa

20:30 Azokaren itxiera

 

Arrasateko kaleak girotzeko kale animazioaz gain, kaleetan zehar eta karpetan musika jarrita egongo da egun osoan zehar.

 

Uda osterako motorrak berotzen joateko hemen dakarkizugu irailaren 6rako aparteko plan bat!