USTEKABEKO DESKONTUAK
2011/10/03
Ibai-Arteko saltokiek hilabetero kanpaina berria estreinatzen dute. Eta udazkenaren etorrerarekin ez zen kontrakoa izango. Aprobetxatu!
Urrian eta Azaroan zehar zure Ibai-Arte txartela erabiliz ustekabeko deskontuen zozketan parte-hartuko duzu. Astean ausaz aukeratutako egun batean eta programaturiko ordutegian burutzen dituzuen erosketa guztietan ezusteko deskontuak izango dituzu. Guztira 4000€ banatuko dira deskontutan Ibai-Arteko kide diren saltokietan erosketak Ibai-Arte txartelarekin ordaintzen dituzuenen artean. Momentuan bertan jakingo duzu irabazle suertatu zaren edo ez, izan ere datafonotik ateratzen den papertxoan agertuko baita deskontua erantsita.
Ekimen honen bitartez Ibai-Arteko saltokiek beraien bezeroak saritu nahi dituzte, urte osoan zehar herriko txikizkako merkataritzarekiko agertzen duten fideltasunagatik.


