Hemen zaude:

ZATOZ IBAI-ARTEKIN PLAZARA!

2016/11/04

Azaroaren 12an, 19:30etatik aurrera, zatoz plazara! Erosketa tiketekin pintxoa + ardoa doan giro ezin hobean

Azaroaren 12an, larunbata,  Ibai-Artek, Arrasate Merkatal eta Zerbitzuen Elkarteak, herriko plazan festa bat ospatuko du, “zatoz Ibai-Artekin plazara” lemapean. Bertan, pintxo eta ardo kopa bat dohain emango zaio Ibai-Arteko saltokietako  erosketa tiket bat daraman orori. Ekitaldia RocKalean ikuskizunarekin alaituko da eta gainera sorpresa, musika eta giro ezin hobea izango dira bertan.

Arratsaldeko 19:30etatik aurrera burutuko den topaketa honekin herritarrak saritu eta eskertu nahi dira urtean zehar Arrasateko merkataritza eta zerbitzuen sektorean erakutsitako fideltasunarengatik. Gure helburua merkatariak eta herritarrak jai giroan gerturatzea da, non guztiak ongietorriak diren.

Guztiok gonbidatuta zaudete, azaroaren 12an plan onena Arrasaten.