Hemen zaude:

ZINERA JOAN ZAITEZ IBAI-ARTE-ren KONTU!

2011/03/14

Ibai-Artek zine sarrerak oparitzen dizkizu!

Aurten, iaz bezala, Ibai-Artek bere txartelaren ekimenekin jarraituko du. Aurten ere, Amaia Antzokirako 500 zine sarrera bikoitz zozketatuko dira. Otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean erosketak egiteko Ibai-Arte txartela erabiltzen dutenek aukera izango dute Amaia Antzokirako zine sarrerak eskuratzeko. Bezeroek momentuan bertan jakingo dute sarituak izan diren ala ez, izan ere datafonoko papertxoan agertuko da. Irabazleek, datafonoko papertxoa hartu eta Amaia Antzokiko txarteldegian trukatu ahal izango dituzte. Ekimenak bezeroen fideltasuna lortzea du helburu.