Hemen zaude:

ZUK MEREZI DUZULAKO IBAI-ARTE EROSKETA TXARTELAK

2017/03/21

Apirilaren 30a arte, Ibai-Artek, Arrasate Txartelaren bitartez “ ZUK MEREZI DUZULAKO IBAI-ARTE EROSKETA TXARTELAK” kanpaina jarriko du martxan zeinetan bazkide diren saltokietan trukatzeko erosketa txartelak zozketatuko diren.

2017ko maiatzaren 31a arte Arrasateko saltokietan trukatu ahal izango diren 40€ arteko erosketa txartelak jarriko dira zirkulazioan. Bezeroek erosketa burututako unean jakingo dute sarituak izan diren edo ez, datafonoak inprimatutako ticketean ondorengo mezua azalduko baita: SARIA: “Zuk merezi duzulako Ibai-Arte Erosketa Txartelak”.

Erosketa txartelen banaketa maiatzaren 6an burutuko da, larunbata, eguerdiko 13:30etan Seber Altube Plazan eta beharrezkoa da saria jasotzera bertara joatea. Saria jasotzeko, bezeroak saria tokatu zaion saltokiaren zigiluaz zigilatutako erosketa  ticketa aurkeztu behar du banaketa gunean.

Erabili zure Arrasate Txartela eta irabazi erosketa txartelak!

Zorte on!

ma

ma