Hemen zaude:

'Arrasate Bizirik' aldizkaria

Arrasate Bizirik 6 zenbakiaren azala2008ko abenduan argitaratu zen lehen aldiz 'Arrasate Bizirik', Arrasateko Merkataritza eta Zerbitzuen Aldizkaria. Oso osorik koloretan, euskara eta gazteleraz. Ordutik hiru hilabetean behin kaleratzen da eta 9.000 ale etxez etxe banatzen dira Arrasaten. Aldizkari honek helburu ugari ditu, Arrasateko merkataritza eta zerbitzuen ideia, kezka, egitasmo eta ekintzak aurkeztea; sektorea promozionatzea edo herritarrekin hartu emana izateko bide izatea, beti herriko nortasuna eta bizitza gogoan izanik. Web honetako argitalpenak atalean aurkituko dituzu orain arteko zenbaki guztiak.