Hemen zaude:

Merkataritza berdearen astea

Ibai-Arte, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, Merkataritza Berdearen Astea antolatu zuen lehen aldiz 2009ko irailean. Txikizkako merkataritza eta zerbitzuek, jasangarritasuna eta ingurugiroarekiko errespetuan, aurrerapausoak emateko asmoarekin jarri zuten martxan proiektu hau. Herritarrak inplikatuz guztion esku dauden neurriak bultzatu nahi izan direlarik.

Aurten ere, aurreko urteetan lortutako arrakasta errepikatzeko nahiarekin Merkataritza Berdearen Astea antolatu da hirugarrenez irailaren 16tik 24ra bitartean.

Aurten ere, programazio zabala izan da:

 

  • Irailaren 1etik 16ra
Erosketak egiteko 100 orga zozketatu dira Ibai-Arteko kide diren saltokietan erosketak burutu zituztenen artean.

karro1

 

  • Irailak 16, Ostirala.

BIRZIKLAPEN TAILERRAK

Txatxilipurdiren eskutik, birziklaturako materialekin diru-zorroak eta sormen tailerrak burutu ziren.

Seber Altube Plazan 17:00etan

 

tailerra

  • Irailak 17, Zapatua.

 MERKEMERKAUA 2011

Udaberri-Udako beherapenen azoka ospatuko da goizeko 10:00etatik 21:00tara Arrasateko kaleetan zehar (Garibai Etorbidea, Zerkaoskteta, Juan Carlos Guerra, Olarte, Otalora lizentziaduna, Zarugalde eta Iturriotz) kokatuko diren saltokietan eta Biteri plazan kokatuko diren karpetako saltokietan.

 

KALE IKUSKIZUNA

“En clave de Sol: enchufados al sol”, energia berriztagarriak erabiliz sortutako musika ikuskizuna da.

Seber Altube Plazan 17:00etan.

bizikleta

 

  • Irailak 24, zapatua.

 100 ORGEN BANAKETA

Erosketak egiteko 100 orgen zozketan sarituak suertatu zirenak orgak jasotzeko aukera izan zuten.           

Seber Altube Plazan 13:15etan

carros3

 

 

Beraz, Ibai-Arteren eskutik eta Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, mota guztietako ekintzak ditugu Merkataritza Berdearen III. Aste honetan.