MerkeMerkaua
-------
2012ko otsailaren 25ean Arrasaten udazken-neguko beherapen azoka ospatuko da, merkemerkauaren zazpigarren edizioa, hain zuzen ere. Honek izango duen ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00tara da, etenik gabe, jarraian.
Merkatariak berriz ere kalera aterako diren edizio honetan parte hartuko duten saltoki kopurua 37 izango da. Azken edizioan bezala, gune desberdinak egongo dira, bai komertzio desberdinak karpetan elkarrekin jarriz, baita saltoki bakoitzak beraien produktuak saltoki aurrera ateraz ere. Merkatariek denboraldiko produktuak salgai jarriko dituzte prezio oso murriztuetan. Hauexek dira parte hartzaileak:
Horrela, saltoki aurrean jarri ezin direnentzako edota erdigunetik urrun daudenentzako bi gune sortu dira aurten, bata Seber Altube Plazan eta bestea Herriko Plaza Nagusian.
Edizio honetan ere, diptiko informatiboak banatuko dira bezeroen artean ekitaldia baino egun batzuk lehenago, egun horretako egitaraua adieraziz, parte hartuko duten merkatarien informazioarekin eta azokako mapa batekin.
Egun horretan Arrasateko kaleak girotzeko kale animazioaz gain, kaleetan zehar zein karpetan musika jarrita egongo da egun osoan zehar. Kale animaziorako egitaraua hurrengoa da:
11:00-13:00 SANBAMAÑA batukada
16:30-18:00 Erraldoi eta Kilikien konpartsa
18:00-20:00 SANBAMAÑA batukada
Azoka honetan, Arrasatearrek eta bisitari-turistek ehuneko 70 eta 80-ko deskontuak aurkitu ahal izango dituzte artikulu desberdinetan. Besteak beste, emakume, gizon eta haur arropa, lentzeria, mertzeria, osagarriak, oinetakoak, ile-apaindegiak, para-farmaziak…


