Zerbitzuak
Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkatariarentzako Laguntza Teknikoko Zerbitzu bat du, eta hori Merkataritza Dinamizatzeko Bulego ezberdinen bidez bideratzen da EAEn zehar sakabanatutako bulegoekin. Bulegoak gure Autonomi Erkidegoaren merkataritza-mapan kokatzeak zerbitzua erabiltzaileari hurbiltzea ekartzen du, eta horrela laguntza tekniko zuzena eskaini daiteke. Modu horretan merkatariak berak bere eremuaren aholkularia identifikatzen du, eta bere iritzien aurrean irekiagoa izango da duten gertutasuna dela eta. Horretaz gain, horrek eremu bakoitzaren beharren araberako politika espezifikoak aplikatzeko aukera ematen du.
Horien aurrean, Merkataritzako Aholkulari Teknikoak (M.A.T-ak) daude. Horien lanaren helburuak arlo oso ezberdinetako laguntza teknikoa barne hartzen du. Beren eginkizuna da ere informazio, prestakuntza, sustapena eta merkataritza animazioko lanak aurrera eramatea eta era berean, Merkataritza Banaketaren Sektoreari buruzko analisiak eta ikerketak egiteaz arduratuko dira. Orokorrean, merkataritza txikiko kudeaketa komertzialean lehiakortasuna sustatzeko eta sektorea profesionalizatzeko egiten diren ekintza guztiak beren lanaren barne daude.
Aholkularitza Teknikoa
Gaurko eta biharko merkatarientzako aholkularitzak bulego baten egunerokotasuna osatzen du. Jarduera hori bi arloetan banatzen da:
- Aholkularitza zuzena eta norbanakoari zuzendua Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoan jasotzen diren kontsulta guztien gainean. Sektorean jada dagoen edo etorkizunean sektorean sartu behar den merkatariari laguntza teknikoa ematean datza, bere jarduera aurrera eramatean sortzen joango diren arazo zehatzak konpontzeko laguntza ematean hain zuzen ere. Era berean, merkataritza formula berriak hartzearen onuren gainean aholkatzen da: frankizia, salmenta zentralak, elkarteak.
- Taldekatutako merkataritzari zuzendutako aholkularitza. Kapitulu horrek jada dauden merkatarien elkarte kolektiboei laguntza teknikoa eskaintzen die eta era berean elkarte berriak sortzea bultzatzen du.
Aitziber Lasarguren Ocerinjauregui
Debagoieneko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa
Nafarroa Etorbidea, 17
20500 Arrasate
Tfnoa: 943 79 30 90
Fax: 943 79 67 72
aitziber@debagoiena.net


