Hemen zaude:

Elkartea

Ibai-Arte, Arrasateko Merkatal eta Zerbitzuen Elkartea, 1992 urtean sortu zen. Hasiera batean herri erdiguneko saltokiak soilik osatzen zuten baina urteak pasa ahala Arrasateko osoko saltokiak bere barnean dituen elkarte bezala eratu da.

Hiru helburu nagusi izan zituen Ibai-Artek bere sorreran eta gaur egun helburu horiek indarrean jarraitzen dute:

  1. Elkartegintza bultzatzea merkataritza eta zerbitzu sektorearen elementu bateratzaile eta indargarri bezala.
  2. Arrasateko merkataritza eta zerbitzu sektorea dinamizatu eta sustatzea.
  3. Merkataritza eta zerbitzu sektorean eragiten duten erakunde eta elkarteen aurrean bazkideak ordezkatzea.

1992tik eta hiru helburu horiek oinarritzat hartuta, Ibai-Arte etengabeko hazkundean dagoen elkarte bat da, gaur egun, 119 bazkide dituen momentua iritsi den arte.