Erakunde eta eragileekin harremanak
Ibai-Arteren helburuetako bat bere bazkideak erakunde eta elkarte ezberdinen aurrean ordezkatzea da. Honetaz gain, ahal den neurrian beraiekin elkarlanean jardutea bilatzen da.
Ondoren erakunde eta elkarte ezberdinekin dagoen harremana zehazten da:
Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzarekin dagoen harremana merkataritza eta zerbitzu sektorean dauden diru laguntza ezberdinen araberakoa da. Diru laguntza hauen helburua dinamizazioa, promozioa, formazioa, dibulgazioa, Menerkataritza Dinamizatzeko Bulegoa ezartzea, merkataritza ekipamenduen berritzea, etab. dira.
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzia
Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa bertan egoteak Ibai-Arte eta Garapen Agentziaren arteko harremana errazten du. Bulegoak bere lana egin dezan beharrezko den egitura eskaintzeaz gain, merkataritza eta zerbitzu sektorearekin zerikusia duten prestakuntza jardunaldiak antolatuko ditu.
Arrasateko Udala
Azken urteetan Arrasateko Udalarekiko harremana sendotu egin da. Horren ondorioz Ibai-Artek eta Arrasateko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, honen arabera, Udalak 28.000 €ko diru ekarpena egingo dio Ibai-Arteri bere 2011ko ekintza plana garatu dezan. Honetaz gain, Ibai-Arte Udaleko hainbat batzordetan presente dago, esaterako, seinaletika komertzialaren eta udal azokaren berreraketa proiektuan. Aldi berean, erdi aroko azoka edo baserritarren azoka antolatzen laguntzen du.
Dendartean
Dendartean, Gipuzkoako Merkataritzaren Bilkura, herrialdeko hainbat elkartek osatzen dute, hauen artean, Ibai-Arte.
Dendarteanekin
harremana oso garrantzitsua da beste herri batzuetako elkarteekin
elkarlana sendotzeko eta era honetan merkataritza eta zerbitzu
sektorearekin zerikusia duten gaietan presio talde bateratu bezala
funtzionatzeko.


