Altuna Lurrindegia: “Gure bezero bakoitzari tratu pertsonalizatua eskaintzen diogu”

Altuna Estekika Zentrua, Arrasate

Maala Errebalan Arrasateko saltoki zaharrenetako bat zabalik da, Altuna lurrindegia. Denda 1956. urtean ireki zen, Santi Camiñeroren eskutik, garai hartan Arrasaten taxi gidaria zena eta bere taxia gordetzeko erabiltzen zuen lokalaren jabea. Santik negozioa bere alaba Luisitarentzat ireki zuen.

Hastapen haietan drogeria bezala ireki zen, eta denetarik saltzen zuen: garbiketa-produktuak, idazteko materiala, dekorazio-objektuak, jostailuak,… Negozioaren arrakastaren ondorioz, gero eta lan gehiago zuten, eta laster hasi zen negozioan lanean bere ahizpa Ana Mari, Javi Indaren ama, dendaren egungo jabea.

Altuna Estekika Zentrua, Arrasate

Izebak eta amak erretiroa hartu ondoren, 2002an Javi arduratu zen negozioaz. Lokala modernizatzeko obraren ostean, denda berrireki zuen eskaintzen zati bat aldatuz. “Gaur egun, produktu espezializatuago batzuekin lan egiten dugu. Drogeriako produktuak izaten jarraitzen dugu, baina maila altuagokoak, etxebizitza eta arropa zaintzeko. Hala ere, zerbitzu osoa ematen jarraitzeko oinarrizkoagoak diren beste produktu batzuk saltzen ditugu.”Altuna Estekika Zentrua, Arrasate

Lurringintza eta kosmetika eskaintza zabala eskaintzen dute ere. “Kasu honetan, produktu bereziak eskaintzen saiatzen gara, autore lurrinak, elaborazio handikoak. Bezeroei beste saltoki batzuetan aurkitu ezin dituzten produktuak eskaintzen saiatzen gara.” Altuna Lurrindegian beste produktu mota batzuk ere eros daitezke, hala nola, bitxiak, zapiak, frantziar jatorriko etxerako girogailuak,…Altuna Estekika Zentrua, Arrasate

Dendan Javi lanean buru-belarri ibiltzen da, eta Ricardo Vazquez bikotekidearen laguntza estimagarria du. Ricardok lurrindegiko sare sozialak kudeatzen ditu, dendara iristen diren produktu berriak jakitera emateko. Era berean, dendako erakusleihoen arduraduna da, arrasatearren artean hainbesteko arrakasta dituztenak. Azken urteotan asko izan dira egindako lan onagatik irabazi dituzten sariak. 2022an erakusleiho onenaren saria irabazi zuten Gaba Baltzan, Ibai-Artek antolatutako lehiaketan, eta Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako lehen saria.Altuna Estekika Zentrua, Arrasate

Ricardo abuztuan hasi ohi da Gabonetan arrasatearrak harritzeko erakusleihoaren ideia garatzen. “Atzean lanordu asko daude. Alde batetik, erakusleihoaren gaia erabakitzea, haurrentzat izango den, fantasiarena, eta abar… Gainera, elementu asko eskuz egiten ditugu. Argiztapena ere kontuan hartzekoa da”. Dena den, urtean zehar ere bezeroak beste hainbat erakusleihorekin harritzen dituzte.

Gainera, Altuna lurrindegiak aholkularitza-lan handia egiten du. “Gure bezero asko aholku bila datoz. Bezero gehienak ez dira sartzen eta besterik gabe zerbait hartzen, beraiek behar dutenerako produkturik egokiena zein den galdetzen digute, batez ere drogeriari dagokionez. Hori da gure ezaugarria, eta horregatik ezagutzen gaituzte arrasatear askok. Hurbiltasuna eta kalitatezko tratu pertsonalizatua nahi duten bezeroak datoz.”

Altuna Estekika Zentrua, Arrasate