ARRASATE BLUES 2025EKO AZKEN KONTZERTUAK

ARRASATE BLUES 2025EKO AZKEN KONTZERTUAK

Arrasate Blues jaialdiak agur esango du aste honetan, aurreikuspen guztiak gainditu dituen zazpigarren edizioari amaiera emango dioten bi kontzertu oso berezirekin. Aurtengo jaialdian zuzeneko musika, bertako zein nazioarteko talentua eta Arrasate bihotz morez bete duen energia izan ditugu.

Uztailaren 24an, osteguna,  19:30etan, Taupa Tabernan

Donostiatik SUITE SEDA dator, bost musikarik jam sessions-etan egindako topaketatik sortutako banda, funka, soula eta diskoa estilo handiz uztartzen dituen proposamenarekin. 2024an “Paranoia Funk” eta “Nassage” singleak argitaratu zituzten, eta 2025ean “Frenesí” kaleratu zuten, Criando Malvas Recordsek ekoitzia. Uda amaieran aurkeztuko dute lehen EP osoa. Aurten 60. Donostiako Jazzaldian jotzeko aukeratuak izan dira, eta sasoi betean datoz Arrasatera, zuzeneko zirraragarri eta dantzagarriarekin.

Suite Sedaren kontzertu hau 2025eko Katapulta Tour Gipuzkoa programaren barneko 40 emanaldietako bat da, Katapulta eta Arrasate Bluesaren arteko elkarlanaren bidez antolatua.

Uztailaren 24an, osteguna,  22:30etan, Ferrerias kalean

Uztailaren 11n euriak bertan behera utzitako kontzertua berreskuratu dugu. Hasiera batean aurreikusitako taldeak ezin izango du jo, agenda-arazoak direla eta, baina luxuzko artista bat izango dugu: Gonzalo Portugal, Noa & The Hell Drinkers taldeko guitarrista (2023ko European Blues Challenge lehiaketako irabazleak). 16 urtez Last Fair Deal gidatu ondoren, Gonzalok bakarkako ibilbidea hasi du Sweet Saul Studioan grabatutako “On My Way” (2022) EParekin. Bere lan berria datorren abuztuaren 4an argitaratuko da. Kontzertu intimoa izango da, bluesa ardatz duena eta Ferrerias kalea eszenatoki paregabe gisa.

Bi kontzertu ikaragarriz agurtuko dugu edizio ahaztezin hau.

Kontzertuetan ikusiko dugu elkar!

 ÚLTIMOS CONCIERTOS DE ARRÁSATE BLUES 2025

El festival Arrasate Blues se despide esta semana con dos conciertos muy especiales que pondrán el broche final a una séptima edición que ha superado todas las expectativas. Música en vivo, talento local e internacional y una energía que ha teñido Arrasate de corazón morado.

 Jueves, 24 de julio,  19:30h, Taupa Taberna

Desde Donostia llega SUITE SEDA, banda nacida del encuentro entre cinco músicos en jam sessions, con una propuesta que combina funk, soul y disco con mucho estilo. En 2024 publicaron los singles “Paranoia Funk” y “Nassage”, y en 2025 lanzaron “Frenesí”, producido por Criando Malvas Records. A finales de verano presentarán su primer EP completo. Este año han sido seleccionados para actuar en el 60º Donostiako Jazzaldia, y vienen a Arrasate en plena forma, con un directo vibrante y bailable.

Este concierto de Suite Seda es una de las 40 actuaciones que conforman la programación de Katapulta Tour Gipuzkoa 2025, organizada bajo una colaboración entre Katapulta y Arrasate Blues.

 Jueves, 24 de julio, 22:30h, Calle Ferrerías

Recuperamos el concierto cancelado por la lluvia el pasado 11 de julio. La banda originalmente prevista no podrá actuar por problemas de agenda, pero contamos con un artista de lujo: Gonzalo Portugal, guitarrista de Noa & The Hell Drinkers, ganadores del European Blues Challenge 2023. Tras 16 años liderando Last Fair Deal, Gonzalo emprende su camino en solitario con el EP “On My Way” (2022), grabado en Sweet Saul Studio. Su nuevo trabajo verá la luz el próximo 4 de agosto. Un concierto íntimo, con el blues como hilo conductor y la calle Ferrerías como escenario perfecto.

 Dos conciertos para cerrar por todo lo alto una edición inolvidable.

 ¡Nos vemos en los conciertos!