Ausart: “Hurbileko ile-apaindegi unisex eta familiar bat gara”

Ausart ile apaindegi mistoa, Arrasate

(Publierreportaia) 16 urte daramatzate bertan lanean Maite eta Mireiak. “Hainbat bezerok ordutik ile-apaindegira etortzen jarraitzen dute, eta uste dugu horrek frogatzen duela gure lana ondo egiten dugula. Bezero berriak ere etortzen zaizkigu, ahoz ahokoaren ondorioz”.

Zerrajera kalean, Erreka jatetxearen ondoan, Ausart ile-apaindegia dugu bertan, duela 16 urtetik. Enpresak denera 21 urte ditu.

“Mozketak, koloreak, metxak, lisatze tratamenduak, permanenteak,… eskaintzen ditugu”, azaldu digute bertako Mireiak eta Maitek.

Ausart ile apaindegi mistoa, Arrasate

Horretarako “eguneratuta izaten ahalegintzen gara ikastaroak eginez, berrikuntzei adi jarraituz,… Izan ere, gu hasi ginenetik ile-apainketak izugarrizko aurrerapena izan du”.

“Gu ile-apainketako aurrerapenekin gaurkotzen gara, eta batez ere Wella etxearekin egiten dugu lan, formakuntza handia ematen digu”. Eboluzio horrek ez du konfinamenduan etenik izan:

Ausart ile apaindegi mistoa, Arrasate

“Wella-ren eskutik, online ikastaroak hartu ditugu eta aktibo jarraitu dugu”. Ildo honetan, “badaezpada covidaren aurkako neurriak hartzen jarraitzen dugu, segurtasun distantziak mantenduz eta musukoak erabiliz”.

“Zenbait bezeroek ez dute musukoa jartzen baina guk badaezpada erabiltzen dugu. Gainera, ile-apaindegi hau oso handia da eta beraz neurriak har ditzakegu”.

Ausart ile apaindegi mistoa, Arrasate

Emakumeei ez ezik, “hainbat mutili ere ilea mozten diegu, gizona bezero nahiko fidela da, eta hainbat hasieratik etortzen zaizkigu”.

Bezero berriak ere “gustura izaten dira bertan, gustura aritzen dira, eta uste dugu horren arrazoia ile-apaindegiaren hurbiltasuna, familiartasuna dela”.

Bezero berri horiek “ahoz ahokoaren ondorioz etortzen dira, aurrez euren inguruko pertsona batek Ausart gomendatu dielako. Ile-apaindegiak ez du sare sozialik erabiltzen”.

Komertzio honen ezaugarri nagusiena “jendearekiko hurbiltasuna da, eta hainbat bezeroei euren fideltasuna eskertzen diegu”. Gainera “fideltasunak konfiantza ematen digu, eta gure lana ondo egiten ari garela frogatzen du”.

“Guk gure bezeroekin detaile batzuk izaten saiatzen gara, batez ere euren urtebetetzea denean, adibidez produktu bat oparituz”.

Ausart ile apaindegi mistoa, Arrasate

“Publierreportai hau baliatu nahi dugu bezeroei eskerrak emateko. Bezeroak konfiantzaz eta umerotsu etortzen direlakoan gaude”.

“Guk umoretsu lan egiten dugu, eta bezeroek askotan barre egiten dute. Hau da, gakoa ez da soilik bezeroa Ausartetik polit irtetea, baita bertan tratu ona jasotzea ere”.

Aipatzekoa da Ausartek haur minbizidunen aldeko elkarteari lagundu izan diola “eurek eskainitako gozokiak, piruletak,… erosi izan dizkiegu Gabonetan. Gure esku dauden gauzetan laguntzen dugu”.

Bestalde, aintzat hartzekoa da Ausart, Ibai-Arteko komertzioa denez, Ibai-Arte txartela duten bezero guztiei deskontua egiten diela.

Ausartek liburutegi txiki bat ere martxan dauka bertan: “Bezero batek liburu-mailegu bat abiatzea, eta hala bezeroak bertatik liburu bat har dezake, bai eta etxera irakurtzeko eraman ere, ondoren berau itzultzeko”.

“Mailegu honetan liburu zaharrak eta berriagoak eskura daude, eta mugikorrarekin buru-belarri ez egoteko alternatiba kultural bat da martxan daukagun liburutegi txikia”.