Azpilikueta Harategia: “Janari prestatua, Urkulu eta Bedoñako okela,… eskaintzen ditugu”

(Publierreportajea) 50 urte inguruko esperientzia dauka Arrasateko komertzio honek, eta produktu natural ugari eskaintzen dizkie herritarrei: lehen platerak, bigarrenak, edariak, postreak,…

Azpilikueta Harategia egungo arduradunen aitak ireki zuen orain dela 50 urte inguru, eta familiak tradizioari eutsi dio berrituta eta bezeroen beharrei egokituta.

Hala, txahalkia, txerrikia, oilaskoak,… eskaintzeaz gain “eguneko janaria eskura jartzen dugu, egunero eta etxean prestaturiko elikagai osasungarriak. Zerbitzu hau 12 urte ematen daramatzagu”.

Izan ere, paellak, arrain zopa, barazkiak, menestra, albondigak, karrillerak, okela gisatua, saiheskiak, oilaskoa, bakailaoa, legatza, antxoa frijituak, (postrerako) peilak, torradak,… eskaintzen ditu Doktor Bañez kaleko dendak.

Beraz, “pikatzeko, lehen platerrak, bigarrenak eta postreak eskaintzen ditugu beti. Gainera, bezero batek gura badu bestelako janari bat, enkargatu dezake eta hurrengo egunerako prestatzen diogu”.

Okelari dagokionez, hemengoa bertako da “Urkuluko eta Bedoñako baserri banari erosten dizkiogulako beti”.

Gainera, erosleek Azpilikuetan ere ogia, olioa, piper gorriak, kalabazin krema, ura, garagardoa, ardoa, sagardoa, opilak eta abar eros ditzake.

Hau da, bazkari edo afari osoa bertan erosteko aukera dago, eta adibidez postrerako “bezero askorentzat peilak eta torradak prestatzen ditugu astero”.

Denda hau Bañez Doktorea kaletik eta Errebuelta kaletik sarbideak ditu, eta bere ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era da. Zapatu goizetan ere zabalik dago.