IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea
  • HASIERA
  • IBAI-ARTE
    • IBAI-ARTE
    • ZERBITZUAK
    • EKIMENAK
    • ARRASATEKO VISA TXARTELA
    • BAZKIDETU
  • DENDAK
  • TURISMOA
  • ALBISTEAK
  • KONTAKTUA
Log in edo Erregistratu

PR-Gi 96 Udala-Besaide

    • Edukia
    • prev
    • next
    • Partekatu
    • e-posta
    • GPS ibilbidea
    • prev
    • next
    Azalpena

    Ibilbidea hasten da goiko baserrien eta beheko baserrien arteko bidegurutzeko panel informatiboan ezkerrera. Bertatik San Esteban eliza ikusten da.. Bidegurutzean gorantz hartu, antzinako “Goiko biretik”. Poliki-poliki gorantz igoaz beste bidegurutze batetaraino heltzen da. Handik eskumara jarraituz gero elurzuloraino iritsi daiteke. Hala ere, ibilbideak zuzen jarraitzen du. Artadi bat igaro ostean, iristen da pagadi batera, eta hor daude Gazeagako karobiak.
    Karobiak pasatuta bidea ezkerretik eta zuzen doa Arteagako txabolatik aurrera Axperaberabeko bidegurutzeraino. Igoeran, zoruan tartekatzen dira harriak eta lurra. Jaitsiera labur bat egin ostean, bidea iristen da pista zabal bateraino, Abola bidegurutzean. Han hartu daiteke Elorriora edo Kanpanzarrera eskuinerantz, baina gure ibilbidea doa Besaideko iturrirantz, ezkerretara.
    Hortik, gura izanez gero, Besaideko gailurrera joan daiteke aurrera segituz. Ezkerrera eginez, Besaideko iturritik pasatu, eta aurrera segitzen du bidexkatik , “beheko birie” hartuta. Igo eta jaitsi, igo eta jaitsi, eta iristen da Iñustegi ingurura, “beheko biriek” eta “goiko biriek” bat egiten duten lekura, eta zuzenean irteera puntura.

    WIKILOKen ikusi eta GPS ibilbidea jaitsi

    Irudiak
    Udala PR-Gi 96 Udala-Besaide PR-Gi 96 Udala-Besaide
    Jarduera mota
    • Mendi irteerak

    turismo@arrasate.eus

    Cart

    • Facebook
    • Twitter
    • WhatsApp
    • Telegram
    • LinkedIn
    • Tumblr
    • VKontakte
    • Mail
    • Copy link