IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea
  • HASIERA
  • IBAI-ARTE
    • IBAI-ARTE
    • ZERBITZUAK
    • EKIMENAK
    • ARRASATEKO VISA TXARTELA
    • BAZKIDETU
  • DENDAK
  • TURISMOA
  • ALBISTEAK
  • KONTAKTUA
Log in edo Erregistratu

PR-GI106 Arrasate-Arantzazu, erromes bidea

    • Edukia
    • prev
    • next
    • Partekatu
    • e-posta
    • GPS ibilbidea
    • prev
    • next
    Azalpena

    Ibilbidea hasten da Etxaluzen, informazio panelaren aurrean. Leku honetatik bideak jarraitzen du Etxaluze atzetik Bedoñarako errepideraino (GI 3554). Gurutzatzen du errepidea eta jarraitzen du bidegorritik; 300 metrora hartzen du ezkerrerantz. Bidea pasatzen da Etxaburu baserriaren aurretik, eta gero pinudian gora egiten du Urialde baserriraino. Bidegurutzean eskumara Iturriaga baserriaren albotik doa, eta Aretxabaletan jarraitzen du Larrino elizaterako mendi bidea, topo egin arte Larrino elizateko GI-4132 errepidearekin. Leku horretan ibilbideak bat egiten du PR-Gi 97 Eleizgarai bidea ibilbidearekin.
    Errepidea jarraituz Larrino elizatean San Kristobal parrokia dago. Inguru horretan bista apartaz gozatu daiteke; Korueta, Aozaratza eta Areantzako elizateak, Kurtzebarri, Hiruatx, Orkatzategi mendiak. Errepidez, Leixalde, Intsusia eta Zuatzu baserrien albotik iristen da Urkulu urtegira. Hor elkartzen dira Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Arrasateko Erromesbideak.
    Urtegia inguratzen duen bidea egiten du, eta presa igarotakoan ezkerraldera egiten du, aldapa gogor eta luze baten gora.
    Pinudietan gora iristen da Urrexolagarai mendateraino. Han 1400ean-edo gertatu zen gudu ospetsu bat oñatiarren eta leinztarren artean. Bidean aurrera doa, eta laster batean Urrexola auzoan goiko partean etxe multzo bat, Garaikoa, Antxieta eta Estañukoa baserriek osatzen dutena. Urrexolako Andre Mariaren parrokiara iritsi, eta bertan hasten dira Olateraino doazen porlanezko eskailerak, baina bidea doa Barrenetxe pareraino bakarrik. Han bideak egiten du Jaturabetik datorren kanalera, Jaturabeko makinetxe txikira ailegatu arte. Araotzeko errepidera iritsi, eta bideak egiten du ezkerrera eta beherantz. Zubia zeharkatzen du eta Arrikrutzeko benta zaharreko bidean doa, bat egin arte PR-Gi 3.004 ibilbidearekin.
    Bideak alde batean uzten ditu Arrikrutzeko baserriak, eta gorantz eginda Arantzazuko galtzadan gora doa. Apur bat igo eta iristen da Kortakogaineko bidegurutzera. Galtzada zaharra hartzen du, Kortakogain eta Gesaltza baserrien artetik Soroandietaraino; hortik baserritik aurrera Zapiarbe igaro eta Zelaizabal jatetxea baino zerbait gorago hartzen du errepide nagusia. Errepidez bestalde, bideak gora egiten du, eta hortik gertu dago Santo Kristoaren ermita; aurrerago Arantzazuko Santutegia.

    • Distantzia: 6.5 km.
    • Denbora: 2-3 ordu
    • Zailtasuna: erraza
    Irudiak
    Arrasate-Arantzazu erromes bidea PR-GI106 Arrasate-Arantzazu erromes bidea PR-GI106 Arrasate-Arantzazu erromes bidea PR-GI106 Arrasate-Arantzazu erromes bidea PR-GI106 Arrasate-Arantzazu erromes bidea PR-GI106 Arrasate-Arantzazu erromes bidea PR-GI106
    Jarduera mota
    • Mendi irteerak

    turismo@arrasate.eus

    Cart

    • Facebook
    • Twitter
    • WhatsApp
    • Telegram
    • LinkedIn
    • Tumblr
    • VKontakte
    • Mail
    • Copy link