Elisa Lezeta Ruiz de Alegría: “Loteriak ilusio handia transmititzen du”

(Publierreportaia) Elkoro komertzioak 80 urte baino gehiago daramatza funtzionatzen. 300 metro koadroko dendan produktu osasungarriak, berritzaileak, etxerako nahiz kalerako produktuak eskaintzen dituzte.

Milar Elkoro denda Olarte kalean zabalik dago eta “denetarik eskaintzen dugu bertan” azaldu digu bertako arduraduna Leire Elkorok.

“Etxetresnak elektriko eta bestelako aparailu elektriko gehienak eskura ditu bezeroak hemen: hozkailuak, garbigailuak, labak, irabiagailuak (batidorak), kafeterak,

(Publierreportaia) Erdiko kaleko 10. zenbakian, Loteria Alegria administrazioa dago, eta haren kargu Elisa Lezeta Ruiz de Alegriak dihardu. Elisak berak azaldu digunez, “Administrazioaren izena hitz-joko bat da, familiaren bigarren abizena batzen baitugu, gure bezeroen artean poza banatzeko helburuarekin”. Elisa negozio honen laugarren belaunaldia da.

Establezimendu hau 1944an estanko bezala zabaldu zuen Elisaren izeba zaharrak, hau da, Elisa Agirregabiriak. Lau urte geroago loteria gehitu zion. Elisa Agirregabiria ezkongabea zen eta 5 ilobez arduratu zen. “Estimu handitan daukat izeba Elisa, beti entzun baitut oso emakume langile eta pertsona ona zela”.

Hasieran, oso lokal sinplea zen, erakusmahai biribil bat zuen eta gorriz margoturik zegoen. “Auzokoentzako bilgunea ere bazen, sofa txiki bat ere bazuen. Garai hartan Loteria Nazionala baino ez zegoen. Gauzak asko aldatu dira, eta orain araudia askoz zorrotzagoa da”.

Urte batzuk geroago, negozioa bi ilobaren artean banatu zen: Estankoa iloba batentzat izan zen eta loteria bestearentzat. Hala, duela 12 urte bi negozio eta lokal ezberdinetan banatu zen. Estankoa Zerkaosteta kalean dago egun, eta Erdiko kalean Loteria Alegriaren Administrazioa mantendu da. Eskaintzen dituzten joko guztiak Estatuko Loteria eta Apustuetakoak dira, hala nola, larunbat eta ostegunetako Loteria Nazionala, Loteria Primitiboa eta Quiniela.

Elisa Lezetak azaldu digunez “Loterian jokatzen duen jendeari dagokionez, profil asko daude. Batzuek astero jokatzen dute eta beste batzuek zenbaki berberak. Hala Loteria Nazionalean nola Primitiboan jokatzen duten lagun taldeek bere horretan jarraitzen dute. Loteria tabernetara ere eramaten dugu, urte asko daramatzatelako zenbaki berarekin jokatzen”.

Halaber, azpimarratu du “jende askorentzat tradizioa dela zenbaki berarekin jokatzea, eta familia batzuetan seme-alabek zenbakia oinordetzan hartzen dute. Zenbaki batzuk asko bilatzen dira, esate baterako, 13, 69… Sinbologiaz betetako zenbaki asko daude. Batzuek data edo zenbaki zehatzak bilatzen dituzte, eta Gabonetan adibidez zaila izaten da horiek lortzea. Ez dago zenbaki itsusi edo politik. Ilusio handiz saltzen ditut denak”.

Elisa Lezetak loterian sinesten du “bizitza alda diezazukeela uste dut. Asko jokatzeak ere ez dizu ziurtatzen tokatuko zaizunik. Erotu gabe jokatu behar da. Ilusioz hartu behar da. Loteriak ilusio handia transmititzen du, jendeak asko gozatzen du loteriarekin. Erritu oso bat dago bere inguruan. Bezeroek zenbakiak aukeratzen dituzte, zurekin hitz egiten dute pixka batean, eta jende askorentzat bere errutinan sartuta dago”.

Une honetan, Loterien Administrazioak bolada ona bizi du, izan ere, “azken hilabeteetan sari garrantzitsuak eman ditugu”: Otsailaren 26an 5 zenbakiren eta osagarriaren Primitiva bat eman zen, eta 53.811 euro egokitu zitzaizkiona. Urrian bigarren saria banatu zuen ostegunetako Loteria Nazionalean, eta azaroan sari nagusia eman zuen larunbatetako loterian.

Eman duen saririk potoloena 6 zenbakiko Primitiva izan da, garai hartako 100 milioi pezetakoa. “Bitxia da, halako saria tokatu zaien guztiei gero esatera etorri izana, jakin badakitelako nik sekretua gordeko diedala. Ilusio handia eragiten dit zuen poza nirekin partekatzera etortzeak. Sari nagusiak jo zuen astea festa bat izan zen”.

Gabonak izaten dira urteko sasoi lanpetuena: “Leihatilan egin beharreko lana ez ezik, barrura egiten dena ere bada. Kontu handiz ibili behar da zenbakiekin, erreserbekin. Uztailean hasten da kanpaina, baina otsailean hasten gara salduko ditugun zenbakiak eskatzen”.

Negozio guztiei bezala pandemiak berarengan eragina izan du, administrazioa 8 astez itxita egon baitzen, martxoaren 15etik apirilaren 15era. “Egiari zor, pandemia garaia Gabonen antzekoa izan da. Agian pixka bat baxuagoa. Eragin handiagoa Erregetako Loteriarengan izan zuen, loteria erosteko denbora laburragoa delako”.

Elisa Lezetak oraingoz ezin du ziurtatu administrazioan erreleboa izango duen edo ez. “Oraingoz nire seme-alabak gustuko dituzten ikasketak egiten dabiltza, baina nik badaezpada hemen jarraitzen dut. Bizitzak buelta asko ematen ditu eta nork jakin etorkizunean zer jasoko den”.