Milar Elkoro: “Etxetresnak elektrikoak, informatikako, telefoniako,… produktuak eskaintzen ditugu”

(Publierreportaia) Elkoro komertzioak 80 urte baino gehiago daramatza funtzionatzen. 300 metro koadroko dendan produktu osasungarriak, berritzaileak, etxerako nahiz kalerako produktuak eskaintzen dituzte.

Milar Elkoro denda Olarte kalean zabalik dago eta “denetarik eskaintzen dugu bertan” azaldu digu bertako arduraduna Leire Elkorok.

“Etxetresnak elektriko eta bestelako aparailu elektriko gehienak eskura ditu bezeroak hemen: hozkailuak, garbigailuak, labak, irabiagailuak (batidorak), kafeterak, zartaginak,… etxerako behar den guztia”.

Gainera, informatikako eta telefoniako aparailuak eta osagarriak ere eskaintzen ditu: “Telefonia mugikorra nahiz finkoa, eta konpainia ezberdinekin gainera: MasMovil, Guuk, Digi eta Simyo, eta Lowi-kin ere lan egitea aztertzen gabiltza”.

Osasuna hobetzeko aparailuak ere bertan dituzu, adibidez “oliorik behar ez duen zartagina, su gainean jartzeko plantxak, bapore bidezko labak,…”.

Etxeko garbiketari dagokionez, “poltsarik gabeko aspiragailuak, erratza elektrikoak,… gero eta gehiago saltzen ditugu, eta produktu berritzaile gehiago ere baditugu”.

Dendako ateak zabalik daude eta “hainbat pertsona, Aitaren Eguna dela edota Amaren Eguna dela, bertaratu ohi dira zein nobedade ditugun bertatik bertara ikustera”.

Gainera, Milar Elkorok eskuzabal jokatu ohi du kausa ezberdinekin: “Korrikaren aldeko ekarpen txikiak egiten ditugu, Korrikaren laguntzaile gisa, Sanjoanak antolatzeko laguntza batzuk ematen ditugu, komertzio txikiaren aldeko kanpainetan parte hartzen dugu  (eta horietako batean Milarren Espainia mailako zozketan gure bezero bati erloju bat tokatu zitzaion)”.

Era berean, “ukrainarren aldeko kanpainari zenbait material eta kaxa eman dizkiogu. Saiatzen gara halako laguntzak beti ematen”.

Milar Elkoro dendak 300 metro koadroko azalera dauka, eta 80 urte inguruko esperientzia: “Nire aitonak eta bere anaiak komertzioa zabaldu zuten, eta belaunaldiz belaunaldi bertan lan egin dugu, egun ni naiz dendako arduraduna”.

Denda honetaz gain, Milar Elkorok ere Zerbitzu Teknikoa eskaintzen du, “izan ere, produktuak saltzeaz gain, produkturen batek arazorik ematen badu, konpondu egiten dugu, eta beti gaude laguntzeko prest. Beraz, gure zerbitzua osoa da, integrala”.

Gainera, “aparailu handi eta zahar bat erretiratu behar denean, gu arduratzen gara lan horretaz, aparailuak birziklatzera bideratuz, gaur egun dena birziklatu behar baita”.

Sare sozialak garrantzitsuak dira Milar Elkororentzat ere: “pandemiari aurre egin diogu, eta whats app bidez bezeroentzat prest izan gara. Gainera, zozketa txiki batzuk ere antolatzen ditugu sare sozialetan”.

Leire Elkorok bere prestasuna berretsi die herritar guztiei: “edozer behar izanez gero, hemen nago laguntzeko prest, dendan denetarik daukagu”.