Sustrai fruita denda, bertako eta kalitatezko produktuak

(Publierreportaia) Kontserbak, ardoak, zukuak, lekaleak,… ere erosgai daude Olarteko dendan, fruta eta barazki freskoez gain. Maiatzeko eskaintzetako bat ondokoa da: Nafarroako zainzuri extra goxoa 4’95ren truke. Sustrairen erroak 1965. urtekoak dira, eta beraz esperientzia oparokoa da.

Sustrai Frutak S.L. enpresa familiar bat da, 1965. urtean Legazpin sortua, eta bigarren belaunaldira urratsa eman zuen 2001ean. Jatorrian Legazpikoa da eta egun 6 denda martxan ditu: bi Legazpin, bi Oñatin, bat Arrasaten eta bat Ordizian.

Era berean, bere jarduera abiatu zuenetik asteroko azoketan parte hartu du, eta egun Elgeta, Ordizia, Zegama, Legazpi eta Oñatikoetan dihardu. Gainera, Sustrain ere eros daiteke sustraifrutadenda.eus plataformaren bitartez.

Arrasateko fruta-denda 2013ko abenduan ireki zuen. Bertako produktuen eta zerbitzuen eskaintza zuzenduta dauka fruta eta barazki freskoetara, produktu eskaintza zabal bat eskainiz. Bertako markak eta kalitateak bezero exijenteenetara bideratuta daude.

Adibidez, Sustrain merkatuko tomate raf onenak lor daitezke, baita prezio oso leihakorretan kalitate oso oneko bestelako produktuak ere. Esaterako, oinarrizko produktu ugari euro bat baino gutxiagoan daude urtean zehar. Era berean, Sustraik gertuko produktuak lantzen eta baloratzen ditu, besteak beste, tomatea, porrua, ahabia, kiwia,…

Sustrairen ezaugarri bereizgarrietako bat da produktuak jatorrian lor daitezkeela. Horrela, gaur egun, astean hirutan zainzuri eta alkatxofak Murietatik (Nafarroa) dakartza. Ildo honetan, maiatzean zehar zainzuri extra zuriaz gozatu ahalko dugu 4’95en truke.

Produktu freskoaz gain, Sustraik kontserba marka onenen eskaintza zabala dauka (Pedro Luis, el Encierro, Huerto de Sabor), lekaleak, ozpinetakoak, fruitu lehorrak, deshidratatuak, Nafarroako olioa, ardo eta zuku ekologikoak.

Sustrairen balio bereizgarria taldea osatzen duten pertsonak dira, esperientziadunak, euskaldunak eta gure bezeroei zerbitzu onena ematera bideratuak. Gainera, Sustraik hainbat denda dituenez, horri esker, produktuak errotazio oparoa dauka.

Sustraik, eskuzabal, gizarte-ekimen ezberdinetan parte hartzen du: elikagai-bankuak, TooGoodtoGo plataforma (elikagaiak erabili barik zabor ez bihurtzeko plataforma), eta zenbait kirol- eta kultur ekitaldi babesten ditu.

Autozerbitzu bat den arren, Sustrain bere bezeroekiko harreman zuzena eta komunikazioa errazten dituzte. Produktu bat baino gehiago eskaini nahi dute, bezeroei balioa emango dien zerbitzua.

Arrasateko merkatua oso exijentea da, produktu eskaintza zabalekoa, baina horrek Sustrairi ahalbidetu dio egunez egun hobetzea eta sektore honetan erreferentzia-posizio bat lortzea. Osasuntsu jan, izan Sustrai.