IBAI-ARTE Arrasateko saltokien hazkundea eta oparotasuna sustatzen dituen erakundea da. Gure konpromiso nagusia Arrasateko merkatariei laguntzea da, beren negozioak indartzeko eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko diseinatutako askotariko zerbitzuak eta baliabideak eskainiz.

Eusko Jaurlaritzako “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak” Merkatariarentzako Laguntza Teknikoko Zerbitzu bat du, eta hori Merkataritzako Bulego Tekniko ezberdinen bidez bideratzen da EAEn zehar sakabanatutako bulegoekin. Bulegoak gure Autonomi Erkidegoaren merkataritza-mapan kokatzeak zerbitzua erabiltzaileari hurbiltzea ekartzen du, eta horrela laguntza tekniko zuzena eskaini daiteke. Modu horretan merkatariak berak bere eremuaren aholkularia identifikatzen du, eta bere iritzien aurrean irekiagoa izango da duten gertutasuna dela eta. Horretaz gain, horrek eremu bakoitzaren beharren araberako politika espezifikoak aplikatzeko aukera ematen du.
Horien aurrean, Merkataritzako Aholkulari Teknikoak daude. Horien lanaren helburuak arlo oso ezberdinetako laguntza teknikoa barne hartzen du. Beren eginkizuna da ere informazio, prestakuntza, sustapena eta merkataritza animazioko lanak aurrera eramatea eta era berean, Merkataritza Banaketaren Sektoreari buruzko analisiak eta ikerketak egiteaz arduratuko dira. Orokorrean, merkataritza txikiko kudeaketa komertzialean lehiakortasuna sustatzeko eta sektorea profesionalizatzeko egiten diren ekintza guztiak beren lanaren barne daude.

Gaurko eta biharko merkatarientzako aholkularitzak bulego baten egunerokotasuna osatzen du. Jarduera hori bi arloetan banatzen da:
Aitziber Lasarguren Otzerinjauregi
Debagoieneko Merkataritzako Bulego Teknikoa
Gure zeregin nagusia, elkartekide diren establezimenduen gestioa, ordezkaritz eta defentsa da Instituzioen aurrean.