IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea
  • HASIERA
  • IBAI-ARTE
    • IBAI-ARTE
    • ZERBITZUAK
    • EKIMENAK
    • ARRASATEKO VISA TXARTELA
    • BAZKIDETU
  • DENDAK
  • TURISMOA
  • ALBISTEAK
  • KONTAKTUA
Log in edo Erregistratu

PR-Gi 205 Anporrtako bira, burdinaren bidea

    • Edukia
    • prev
    • next
    • Partekatu
    • e-posta
    • GPS ibilbidea
    • prev
    • next
    Azalpena

    Ibilbide honek erakusten du burdinak zer bide egiten zuen antzina, minerala non garbitzen zen, eta Meatzerreka auzoa bera, meatzarien auzoa. Bidean aukera dago Arrasateko tontor bi ezagutzeko, Itturritxipiko gaina eta Epeleko gaina.

    1. Monterron parkea. Ibilbideak hasiera du Monterron parkeko panel informatiboaren aurrean. Hemen bidegorria eskumara hartzen du Musakolaraino. Han bidegorria uzten du ezkerrerantz eskaileretan gora institutuko goiko eraikinerantz. Gero ezkerretik doa hormigoizko pistatik Antoniñako mineral garbitokiraino.
    2. Antoniñako mineral garbitokia. Hemen, hormigoizko pista utzita, bideak hartzen du ezkerrera; mendi pistatik gorantz jarraitzen du sigi-saga. 4 km inguruko igoeraren ondoren hau utzi eta eskumara doa bidezidorretik pagadian zehar, guda zibileko lubakitik aurrera, Itturritxipiko gainera iritsi arte.
    3. Itturritxipiko gaina. Jaitsiera ere lubakitik aurrera egiten du, baina 300 metrora hura utzi eta eskumarantz doa hasieran eta segituan ezkerrera, Epeleko gainera iritsi arte.
    4. Epeleko gaina. Gailurretik bidezidorrean behera abiatzen da pistaraino. Hemen ezkerrera, eta berriro ezkerrera, pista nagusiraino. Ondoren, beherantz, 550 metro eginda hartzen du eskumara doan pista, Etxaldebarri baserriraino. Hormigoizko pistatik jarraitzen du Meatz Erreka elkartera.
    5. Meatz Erreka elkartea. Hemendik ibilbidea Erregebidean behera doa, herrigunerantz. Urzulo iturburua eskumara gelditzen da, eta beherago San Balerio ermita. Arrasateko meatzarien auzoa izandakoa atzean utzita, irteera puntura itzultzen da.

    WIKILOKen ikusi eta GPS ibilbidea jeitsi

    Irudiak
    PR-Gi 205 Anporrta PR-Gi 205 Anporrta PR-Gi 205 Anporrta
    Jarduera mota
    • Mendi irteerak

    turismo@arrasate.eus

    Cart

    • Facebook
    • Twitter
    • WhatsApp
    • Telegram
    • LinkedIn
    • Tumblr
    • VKontakte
    • Mail
    • Copy link