turismo@arrasate.eus
Azalpena
Ibilbide zirkular hau Murugainera doa, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio herrien artean kokatua, kondairak dioenez dragoiak buztanaz egindako mandobidetik. Gailurrean daude Burdin Aroko herrixka baten aztarnak eta gerra zibileko lubakiak. Gozatu daiteke ere inguruko mendien eta herrien panoramikaz.
- Lauaxeta. Hasiera du Lauaxetako panel informatiboaren aurrean. Metro batzuk aurrerago ezkerrera egiten du eta pistan gora Olandiogain baserrira doa. Aurrera segituta langa bat pasatzen du eta ondoren zuzen segitzen du aurrera 2,5 km inguru pista nagusia utzi barik, Naparrenako iturriraino.
- Naparrena. Bidea iturriaren eskuin aldean dagoen langa pasatu eta sigi-saga aldapan gora doa gailurrera iritsi arte. Naparrenako iturrian eskumara doan laburbideak pistatik Bastergainazpikoa baserrirantz eramaten du ibilbidea laburtuz.
- Murugain. Bideak siga-saga egiten du beherantz Aramaioko lurretan zehar, GR-121 ibilbidearen marra zuri-gorriekin elkartu arte, eta honekin batera doa Suña pasatu eta Mendiguren baserrira. Metro batzuk aurrerago, bidegurutzean, bideak segitzen du hormigoizko pistan eskumara eta gora Bastergainazpikoa baserriraino. Hemen langa pasatzen du eta mendi pista nagusia utzi barik behera egiten du. Behera iritsitakoan errekastoa zeharkatu eta segituan egiten du ezkerrera Hortik aurrera doa, Ekutio baserri gainetik, bidegorrira iritsi arte. Bidegorria amaitzean zuzen egiten du irteera puntura itzuli arte.