IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea IBAI ARTE Arrasateko Merkatarien Elkartea
  • HASIERA
  • IBAI-ARTE
    • IBAI-ARTE
    • ZERBITZUAK
    • EKIMENAK
    • ARRASATEKO VISA TXARTELA
    • BAZKIDETU
  • DENDAK
  • TURISMOA
  • ALBISTEAK
  • KONTAKTUA
Log in edo Erregistratu

PR-Gi 91 Erregebidea - Bedoña

    • Edukia
    • prev
    • next
    • Partekatu
    • e-posta
    • GPS ibilbidea
    • prev
    • next
    Azalpena

    Ibilbidea hasten da Debagoieneko ospitalearen aurreko panel informatiboan. Etxezuritik gorantz doa errepidetik, Antzarigarturako bide asfaltatutik, alegia. Saihesbide azpitik pasatu eta gero pasatzen da autopista gainetik. Laster asfaltatua bukatuta hartxintxarrezko pistatik jarraitzen du muino batean kokatutako Asuelako bidegurutzeraino. Hemen banatzen dira Bedoña, Zaldibar, Musakola, Zubillaga eta Bakueko mendietara joateko bideak.
    Orain arte igotakoa Erregebidearen zati bat baino ez da. Gero, ibilbideak beherantz hartzen du pista zabal batetik Zubillaga ingururantz. Txaetarrekara iristean Zubibarrin eskumara egiten du Erregebidea utzita, eta hormigoizko bidetik Andramarizuriaren baserri-ermitara.
    Aurrerago hartzen du eskumara doan lehen bidea, eta, horrela, sartzen da Errekabarreneta bailara estu eta ederrean barrena pinu eta zuhaitz hostozabalen artetik, Bedoña auzo azpira. Bidearen ertzean uretza iturriak daude, Uratsondo esaterako. Bidea siga-saga doa Mendibitzuraino. Baina igoera ez da amaitzen hor, segitzen du gora Santa Eulalia elizara iritsi arte.
    Bidea pasatzen da Errastiko jatetxearen aurretik eta gero Bidasoro baserrian ezkerrera. Handik aurrera jarraituta bidea doa Larragain tontorreraino.
    Merezitako atsedenaldia hartu ostean, bidea doa beherantz. Laster ezkerrera egiten du. Bidetik metro batzuk aldenduta eskumara elurzulo bat ikusteko. Bideak metro batzuk egiten ditu aurrera, eta pasatzen du langa bat. Bidea artadian zehar behera sartzen da, bide zabalago baterantz; hura segitzen du beherantz. Bidegurutzean ezkerrera eta eskumara bidezidorretik pistara arte. 900 metrora bidegurutzean ezkerrera, hasierako asfaltatutako errepidean behera irteera puntura.

    WIKILOKen ikusi eta GPS ibilbidea jaitsi

    Irudiak
    PR-Gi 91 Erregebidea - Bedona PR-Gi 91 Erregebidea - Bedona PR-Gi 91 Erregebidea - Bedona PR-Gi 91 Erregebidea - Bedona PR-Gi 91 Erregebidea - Bedona PR-Gi 91 Erregebidea - Bedona
    Jarduera mota
    • Mendi irteerak

    turismo@arrasate.eus

    Cart

    • Facebook
    • Twitter
    • WhatsApp
    • Telegram
    • LinkedIn
    • Tumblr
    • VKontakte
    • Mail
    • Copy link