turismo@arrasate.eus
Azalpena
UDALATX KANPAZARTIK
Igoera hasten da Kanpanzarko harrobian, bere ezkerretik gora doan bidexkatik. Bidezidorretik doa artadian gora Egomendi ingururaino. Hor eskumara egiten du. Laster artadia bukatu eta harritzan gora doa koba txiki batera iritsi arte. Han ezkerrera doa, eta pixka bat aurrerago bidegurutzean eskumara. Gero, bidexka segitzen du tontorreraino. Igoeran pintura marka zaharrek laguntzen dute bidea jarraitzen.
WIKILOKen ikusi eta GPS ibilbidea jaitsi
UDALATX BESAIDETIK
Besaideko iturrian hasten da. Hor PR-Gi 96 ibilbidearen marra zuri-horiak jarraitzen ditu, iturria eskuman utzita. 1,2 km egin eta gero, Axperabeko bidegurutzean, hartzen du ezkerrera doan bidexka. Udalatik joanez gero PR- Gi 96 ibilbideko goiko bidetik, iristen da bidegurutze horretara, eta han eskumara egiten du. Bidexka hori zabaltzen da putzu bat igaro ostean, eta handik aurrera segitzen du. Bidegurutzean hartzen du ezkerreko bidexka (Minetako meategietara joateko inguru honetan ezkerretik doan pista jarraituko dugu) eta hau segitzen du, harri pilatxoak jarraituz aurrera, bidexka utzi barik. Leku batzuetan badaude pintura markak ere. Gora segituz tontorreraino doa.
WIKILOKen ikusi eta GPS ibilbidea jaitsi
UDALATX UDALATIK
Ibilbidea hasten da Udala auzoko goiko baserrietako aparkalekuan, iturriaren eskumako bidexkatik gora. Depositura iritsitakoan bideak hartzen du eskumatik, eta metalezko langa pasatu ostean bidegurutzean ezkerrera egiten du. Pixka bat aurrerago eskumarantz hartzen du, bidexkatik. Hor hasten da igoera gogorra, artadian zehar hasieran eta harritzan gora gero, gailurrera iritsi arte.
WIKILOKen ikusi eta GPS ibilbidea jaitsi